Elgoibar Ikastolak antolatuta, Jose Gurrutxaga krosaren 26. edizioa jokatu dute gaur goizean. Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetako eskola-umeek, -784 zeuden izena emanda- hartu dute parte lehen hamabi lasterketetan, adinka eta sexuka banatuta. Azkenengo lasterketan, berriz, 2001. urteaz geroztik jaiotakoek hartu dute parte. Proba horren amaieran, gainera, Korrikaren aldeko pankarta eraman dute Ikastolako hainbat guraso, irakasle eta ikaslek, Kalebarren plazatik Kalegoen plazara arte, gaurko krosari amaiera emanez. Aurtengo kamisetetara ere euskararen aldeko mezua eraman du Ikastolak, "Eman aurpegixa euskerian alde" leloa baidaramate. Urtero kamiseta berri bat ateratzen dute eta gorri kolorekoa izan da aurtengoa.
ARGAZKI-BILDUMA: 26. Jose Gurrutxaga Krosa
Hamahiru lasterketetako sailkapenak elgoibarikastola.eus
∞ Lotura duten albisteak:
- Jose Gurrutxaga krosak antxitxika jarri zituen elgoibartarrak (2018-04-23)
- 800 lagun inguruk hartuko du parte 25. Jose Gurrutxaga krosean (2018-04-18)
- Jose Gurrutxagak ereindako haziak loratzen jarraitzen du (2017-04-02)
- Jose Gurrutxagarik gabeko lehen krosa, domekan (2017-03-31)
- Jose Gurrutxaga antxitxikari nekaezina, bere zaletasunaz (2017-03-31)