Ia 700 irabazle, Jose Gurrutxaga krosean

Barren.eus 2015ko api. 27a, 19:53

Euritsua esnatu zen domeka goiza Elgoibarren, baina Jose Gurrutxaga krosean aurreikusita zeuden 13 lasterketak arazorik gabe egin ahal izan zituzten parte hartu zuten ian 700 lagunek. Gero bai, lasterketak amaitu ostean, demaseko ekaitza bota zuen. (argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Jose Gurrutxaga krosaren 22. ekinaldia jokatu zuten domeka goizean Elgoibarko kaleetan. Jose Gurrutxaga berak eman zien irteera lasterketei, eta atleta beteranoa adi-adi zutela aritu zen lasterka Mendaroko eta Elgoibarko antxitxikari andana.

Jose Gurrutxagak berak dioen moduan irabazlea ez da lehena iristen dena bakarrik, “bigarrena, hirugarrena eta parte hartzaile denak dira irabazleak, denek irabazten baitute zerbait, dela osasunean edo zoriontasunean”. Hortaz, Jose Gurrutxagaren filosofiarekin bat eginez, krosean parte hartu zuten ia 700 lagunak izan ziren irabazleak.

• ARGAZKIAK:

Ikus hemen azken urteetako krosak: