Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetako eskola-umeek hartu zuten parte Elgoibar Ikastolak antolatutako Jose Gurrutxaga krosean, eta umeen lasterketa guztiak amaitu zirenean, 2001. urtetik atzera jaiotakoek izan zuten korrikarako aukera. Eguraldi eguzkitsua eta beroa izan zuten saltakariek eta jai giroa izan zen nagusi kaleetan. Lagun eta ezagunen animo artean aritu ziren saltaka kirolariak eta guztiek izan zuten saria, denei banatu baitzueten domina amaieran. Elgoibar Ikastolako arduradunek krosa antolatzen lagundu dieten guztiei eskerrak eman dizkiete eta baita parte-hartzaile guztiei ere.
∞ Lotura duten albisteak:
- 800 lagun inguruk hartuko du parte 25. Jose Gurrutxaga krosean (2018-04-18)
- Jose Gurrutxagak ereindako haziak loratzen jarraitzen du (2017-04-02)
- Jose Gurrutxagarik gabeko lehen krosa, domekan (2017-03-31)
- Jose Gurrutxaga antxitxikari nekaezina, bere zaletasunaz (2017-03-31)