Ikastetxeko atarian abestu dituzte eguneko lehen koplak 10:00etan, eta gero, adinka banatuta herri osoa koplatu dute. Gabriel Krutzelaegi, Maala, Toletxe eta Artetxe kaleetan barrena ibili dira gaztetxoenak, LH1 eta LH2koak. Urazandi, Jausoro, Kalegoen Plaza eta Kalebarren koplatu dituzte LH3 eta LH4koek; eta, azkenik, nagusienak Gabriel Kritzelaegi, Basarte, Erretsundi, Arregitorre eta San Roken aritu dira kopla-kantuan.
Barikutik gaur arte gutxi izan dira koplatu gabe geratu diren bazterrak Mendaron zein Elgoibarren. Mendaro Ikastolako ikasleak izan ziren goiztiarrenak ohitura zaharrari ongi-etorria egiten, barikuan koplatu baitzituzten Mendaroko hainbat toki.
Zapatuan bi herrietan izan zen kanturako eta eskerako eguna. Hiru talde aritu ziren Mendaron eta Etxegiña taldekoak Elgoibarren.
Otsailaren 5a da Santa Ageda, eta bezpera da tradizioz kanturako eta eskerako eguna. Halaxe egin zuten baserriz-baserri aritu ziren Elgoibarko Izarrako hiru taldeek, helduen bi taldeek eta Atxutxiamaikakoak.