Azpilgoetan hasi dute kantu-erronda, eguneko zentroan. Kalejiran egin dute hara arteko bidea Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, eta han, zain zituzten eguneko zentroko erabiltzaileak, pozik. Pare bat bertso kantatu ondoren, txokolategira jaitsi dira kantuan egitera, eta handik Azpilgoetako Erramu arbola parera joan dira, han baitzuten hurrengo geldialdia egiteko. Handik, Herriko Enparantzarantz egin dute eta plazan zain zituzten LH1 eta LH2ko ikasleak. Udaletxe aurrean limosna eskatu dute haurrek kantuan, eta dirurik ez, baina kaxa bete goxo-gauza eman dizkiete Galle-tiak gozotegikoek. Eskola ondoan HH3, HH4 eta HH5ekoak irten zaizkie bidera eta Mendarozabalerantz joan dira handik, elkarrekin kantuan egiteko.