Ohikoa duten moduan, Bolatokian elkartuko dira, 09:00etan, eta bi taldetan abiatu dira kantura. 11:00etan La Union elkartean elkartu eta indarrak berreskuratu ostean, San Lazaro egoitzara joan dira eta eguerditik aurrera erdiguneko kaleetan ibili dira eskean eta kantuan. Errosarioko Amabirjinaren irudipean salbea abestuz eman diote amaiera aurtengo saioari. Ignacio Mugertza eta Iñigo Legorburu aritu dira koplari, eta azken urteetan moduan, Elgoibarko Herri Eskolako eta ikastolako haurrak ere batu zaizkie, belaunaldi berriek usadio zaharra ezagutu eta eutsi diezaioten.
Argazkiak: BARREN eta Rafa Alkorta.