Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo Lehiaketa, eta herritarren pintxo gustukoena Asgi tabernakoa izan da

Barren.eus 2018ko uzt. 4a, 11:09

Elgoibarko X. Pintxo Lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Udalak. Epaimahaiaren saria Viento Sur tabernako Haize Beltza izeneko pintxoak irabazi du. Viento Sur tabernak 2016ko lehiaketa ere irabazi zuen.

Bigarren saria San Roke tabernako Ortuko Poztasuna izeneko pintxoari eman diote. Herritarren saria, bestalde, Urazandi auzoan dagoen Asgi tabernako Kono Txiki Kurruskaria pintxoak eskuratu du.

Herritarren parte-hartzea "nabarmena" izan dela adierazi dute antolatzaileek, eta guztira, 6.301 boto-txartel zenbatu dituztela (iaz 6.189 boto-txartel zenbatu zituzten). Botoak eman dituzten herritarren artean bi sari zozketatu ditu Udalak. Batetik, bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean. Sari banaketa ekitaldian egin dute zozketa eta Daniel Alonsoren izena atera da (ordezkoa Elena Badua); eta, bestetik, Txankakuako dendetan gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa Catak irabazi du (ordezkoa Etxeberria).

Elgoibarko alkate Ane Beitiak tabernariek gero eta ahalegin handiagoa egiten dutela nabarmendu du udaletxean egin duten sari banaketa ekitaldian. Ildo beretik, epaile lanetan aritu den Aitor Buendia kazetariak pintxoen kalitatea eta aniztasuna azpimarratu ditu, eta baita pintxo lehiaketa egin den egunetan Elgoibarren sortu den giroa ere. "Nire ustez giro polita sortu du lehiaketak Elgoibarren. 11.000 biztanleko herri gutxik lortzen du horrelako lehiaketa baten bueltan giro hori sortzea", esan du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, batez beste, 350 pintxo saldu ditu taberna bakoitzak.

Hona hemen Lehiaketan parte hartu duten 26 pintxoak -PDF-

2018 07 04 elgoibar x pintxo lehia viento sur irabazlea

2018 07 04 elgoibar x pintxo san roke

2018 07 04 elgoibar x pintxo asgi herritarren saria

 

2018 07 04 elgoibar x pintxo lehia 3 irabazleak

∞Lotura duten albisteak: