Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria

Barren.eus 2016ko eka. 22a, 12:04

Elgoibarko VIII. Pintxo Lehiaketako irabazleak eman ditu jakitera Udalak, goizean egin duten sari banaketa ekitaldian. Viento Su tabernaren “Hau ez da landare bat” izeneko pintxoak irabazi du Pintxo Onenaren Saria. Herritarren Saria, berriz, San Roke tabernaren "Txanpiñoi betea" pintxoak eskuratu du. Batez beste, taberna bakoitzak 409 pintxo saldu ditu.

Elgoibarko Pintxo Lehiaketako arduradun eta epaimahaikideek azaldu dutenez, "lehia estua" izan da aurtengoan ere. "Asko kosta zaigu irabazleak aukeratzea eta bi pintxori sari bera eman ala ez zalantza eduki dugu azken unera arte", azaldu du epaimahaikide Fernan Calvok. Elgoibarko tabernariek kalitate handiko pintxoak aurkeztu dituztela nabarmendu du, eta lehen aldiz parte duten tabernek egin duten lan bikaina goraipatu du. Era berean, orain arte parte hartu izan duten tabernak, baina aurten ez parte hartzea erabaki dutenak hurrengo urtean berriz parte hartzera animatu ditu. 

•Iaz baino boto-txartel gehiago

Herritarrek 7.352 boto-txartel eman dituzte aurten (iaz 6.564 boto), hortaz, herritarren parte hartzea nabarmena izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Batez beste, taberna bakoitzak 409 pintxo saldu ditu. Iaz, 365 pintxo saldu zituzten, batez beste. 

Boto gehien jaso dituen pintxoa San Roke tabernaren "Txanpiñoi betea" izan da, eta honenbestez berak irabazi du Herritarren saria. Botoa eman dutenen artean Belaustegi jatetxean dastatzeko menua zotz egingo dute.

Pintxo Onenaren lehen saria Viento Sur tabernaren "Hau ez da landare bat" pintxoak eskuratu du eta bigarren saria Lagun Artea tabernako "Porru sorpresi" izeneko pintxoak. 

pintxo lehiaketa saribanaketa elgoibar danak

pintxo lehiaketa saribanaketa elgoibar vientosur

pintxo lehiaketa saribanaketa elgoibar san roke

pintxo lehiaketa saribanaketa elgoibar lagun arteapintxo lehia elgoibar viento sur

∞Lotura duten albisteak: