Martxan da Elgoibarko pintxo onena aukeratzeko lehia

Barren.eus 2018ko eka. 28a, 10:19

Elgoibarko hamargarren Pintxo Lehiaketa atzo hasi zen eta gaur eta bihar ere dastatu ahal izango dira pintxoak, herriko 26 tabernatan. Epaimahaiko kideak ere atzo hasi ziren pintxoak probatzen eta epaitzen, argazkian ikus daitekeen moduan.

Pintxo lehiaketaren hamargarren urteurrena ospatzeko sukaldaritza munduko bost aditurekin osatu du epaimahia: Josu Mugertza, Mireia Alonso, Aitor Buendia, Josema Azpeitia eta Iñigo Kortabitarte.

Elgoibarko Udalak. Aurreko urteetan moduan, herritarrek ere izango dute euren pintxo gustukuena hautatzeko aukera. Botoak ematen dituzten herritarren artean bi sari zozketatuko ditu Udalak. Batetik, bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean; eta, bestetik, Txankakuako dendetan gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa.

Aurtengo lehiaketan parte hartzen diharduten 26 tabernek pintxoa 1,40 euroan salduko dute, 19:00etatik 22:00etara bitartean. Hona hemen lehiaketan parte hartzen ari diren 26 pintxoak -PDF-

2018 06 27 pintxo lehia elgoibar 26akpdf

∞Lotura duten albisteak: