Iaz moduan, 26 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko X. Pintxo Lehiaketan (ikus hemen aurkeztu dituzten 26 pintxoak -PDF-). Elgoibarko Udalak ostalaritza sektorean euskararen erabilera sustatu, eta bide batez, Elgoibarko gastronomia suspertzeko helburuarekin antolatu zuen Pintxo Lehiaketa duela hamar urte. Udaletxean aurkeztu dute gaur hamargarren edizioa izango dena. Elgoibarko alkate Ane Beitiak azaldu duenez, kalitate zein kalitateari dagokionez, "urtez urte hazten" ari den lehiaketa da. "Elgoibarrek kalitatezko ostalaritza dauka, euren sorkuntzekin harritzeko helburuarekin eguneron gogor jarduten duten profesionalez osaturikoa. Gure ustetan, lehiaketa hau aukera paregabea da jendeak proposamen horiek ezagutzeko eta dastatzeko", esan du aurkezpenean. Ostalariek lantzen duten sukaldaritza eskaintza erakusteaz gainera, bezero berriak erakarri eta lortzeko aukera ematen duela lehiaketak gaineratu du Beitiak.
• Epaimahai profesionala
2018ko lehiaketaren berrikuntzarik nagusiena epaimahaia izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. "Munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute", azaldu dute. Honako hauek dira epaimahaiko lau kideak
- Mireia Alonso: gastronomoa, sukaldaritza tradizionalean eta aprobetxamendu-sukaldaritzan aditua.
- Aitor Buendia: kazetaria eta Slow Food nazioarteko mugimenduko kidea eta kazetaritza lan onenari ematen zaion Euskadiko Gastronomia Sariaren irabazlea 2017an. Radio Vitorian nahiz Radio Euskadin emititzen den La Ruta Slow irratsaioagatik saritu zuten.
- Josema Azpeitia: kazetari gastronomikoa eta Basque Culinary Centerreko irakaslea, Euskadiko Gastronomia Sariaren irabazlea, 2013an.
- Iñigo Kortabitarte: sukaldaria. Durangoko Kobika jatetxeko sortzailea eta beste batzuen artean, Iron Chef by Makro de Miniature Pintxos Congres lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
- Josu Mugertza: sukaldaia. Belaustegi Baserria jatetxeko sortzailea.
• Hiru sari eta pintxoaren prezioa
Ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da aurtengo pintxo lehiaketa. Pintxoa 1,40 euroan salduko dute, 19:00etatik 22:00etara, eta herritarrek euren pintxo gogokoena hautatzeko aukera izango dute. Izan ere, aurrekoetan bezala, hiru sari banatuko ditu Udalak: epaimahaiak izendatuko ditu pintxorik onena eta bigarren pintxorik onena, eta herritarrek tabernetan betetzen dituzten boto-orrien zenbaketatik aterako dute herritarren pintxorik gustukuena, Herritarren Saria jasoko duena. Botoak ematen dituzten herritarren artean bi sari zozketatuko ditu Udalak. Batetik, bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean; eta, bestetik, Txankakuako dendetan gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa.
Iaz, 9. edizioan, Malape tabernak irabazi zuen Elgoibarko Pintxo Lehiaketa, Darkoren pintxoa izeneko pintxoarekin. Herritarren saria, berriz, San Roke tabernak aurkeztutako Txibi beteak pintxoak jaso zuen.
∞Lotura duten albisteak:
- Pintxo Lehiaketa: Malape tabernak irabazi du epaimahaiaren saria eta San Rokek herritarrena (2017-07-05)
- Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria (2016-06-22)
- Pintxo lehiaketa Elgoibarko 25 tabernatan egingo dute, ekainaren 15etik 18ra bitartean (2016-06-07)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)