Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) 2015ean sartu zuen estreinakoz maila nagusian Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa. 2016an eta 2018an ere -75. urteurrena ospatu zuen edizioan-, IAAF kategoriari eutsi zion krosak.
IAAFek jakinarazi duenez, bederatzi lasterketek osatuko dute maila nagusiko krosen egutegia 2018-2019 denboraldian, eta horien artean izango da Mugertza krosa. 2019ko urtarrilaren 13an jokatuko da 76. Mugertza krosa. Gainera, bi urtean behin jokatzen den Munduko Kros Txapelketa jokatuko da 2019ko martxoaren 30ean Danimarkako Aarhus hirian. Hala, txapelketa prestatzen ari diren antxitxikariak ikusteko aukera izango da Elgoibarren.
Era berean, Elgoibartik pasa diren antxitxikariak protagonista izaten ari dira mundu mailan. 2004ko Mugertza krosean txapeldunorde izan zen Eliud Kipchoge kenyarrak minutu eta hemezortzi segundo ondu berri du maratoiko munduko marka, Berlinen: 2.01.39. Rio de Janeiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan urrea irabazi zuen Kipchogek. Iaz Mintxetan gailendu zen Selemon Barega ere ari da zeresana ematen. 18 urteko etiopiar gazteak sekulako marka (12:43) lortu zuen Bruselan korritu zuen 5.000 metroko lasterketan. Diamond League entzutetsuko proba irabazteaz gainera, distantzia honetako historiako laugarren markarik onena egin zuen. Elgoibarko krosa irabaztea zer den badakien beste atleta batek dauka munduko errekorra, 12:37.35: Kenenisa Bekelek. 2004an egin zuen errekorra Bekelek, Elgoibarren irabazi eta urtebetera.
IAAF kategoriako kros egutegia 2018-2019
- Azaroak 11 – Atapuercako krosa (Burgos, Espainia)
- Azaroak 18 – Soriako Nazioarteko Krosa (Soria, Espainia)
- Azaroak 25 – Konstituzioko Nazioarteko krosa (Alcobenas, Espainia)
- Urtarrilak 6 – Campaccioko Nazoarteko Krosa (San Giorgio su Legnano, Italia)
- Urtarrilak 13 – Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar, Euskal Herria)
- Urtarrilak 19 – Ipar Irlandako Nazioarteko Krosa (Belfast, Britainia Handia)
- Urtarrilak 20 – Italicako Nazioarteko Krosa (Sevilla, Espainia)
- Urtarrilak 27 – Cinque Mulini krosa (San Vittore Olona, Italia)
- Urtarrilak 3 – Almond Blossom krosa (Albufeira, Portugal)
∞Lotura duten albisteak:
- Sebastian Coe IAAFeko presidenteak ere badu Mugertza krosari buruzko liburua (2018-01-25)
-
Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean (2018-01-14)
- Inoiz baino atleta gehiago lehiatuko dira 75. Mugertza krosean (2018-01-13)
- Mugertza krosaren iraganak eta orainak bat egin dute 75. urteurrena ospatzeko Galan (2018-01-12)
- Gazelen Hatsa’, krosaren historia, testigantzak eta irudia batzen dituen liburua (2018-01-11)
-
Goi mailako parte hartzea izango du Mugertza krosaren 75. ekitaldiak (2018-01-10)
- Elgoibar galaz jantziko da Mugertza kroseko irabazleei eta herritarrei esker ona erakusteko (2018-01-08)
- Mugertza krosak IAAF kategoriari eutsiko dio 2015-2016 kros denboraldian (2015-04-16)
- Mugertza krosak goi mailako parte hartzearekin estreinatuko du IAAF kategoria (2015-01-21)