Mutrikuko Muruaitz frontoian jokatu zuten finalean Zabala-Azpeitia zarauztarek eta Danok Bat taldeko Arrizabalagak eta Garaldek jokatu zuten elkarren aurka. Elgoibarkoa eta Berriatuakoa bikotea gailendu zen: 25 eta 21. Partida gogorra izan zela azalu dute irabazleek, jokoan zein markagailuan parekotasun handikoa.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Udaberri sarian jarraian lortzen duten bigarren garaipena da honakoa Arrizabalagarentzat eta Garalderentzat. Iaz ere Zarauzko bikote bati irabazi zioten finala, Aizpururi eta Daguerreri, hain justu ere.
∞Lotura duten albisteak:
- Gipuzkoako Txapelketako finala galdu egin zuten Arrizabalagak eta Lizarraldek (2018-11-26)
- Arrizabalaga eta Lizarralde elgoibartarrak irabazle Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian (2018-05-22)
- Kepa Arrizabalagak irabazi du Udaberri Saria Xabi Garalderekin bikotea osatuz (2018-03-21)
- Hirugarren txapela Irusta eta Arrizabalagarentzat bikote mistoen pala txapelketan (2017-10-28)
- Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga nagusi Elgoibarko Pala Misto Txapelketan, bigarrengoz (2016-10-29)