Barixaku artratsaldean jokatu zuten bikote mistoen pala txapelketako finala, Kalegoen plazako frontoian. Txapelketa irabaztea zer den dakiten bi bikotek neurtu zituzten indarrak finalean. Batetik, estreinako edizioa -2014. urtekoa-, eta iazkoa irabazi zuten Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak; eta, bestetik, 2015ko txapeldun Lara Urainek eta Julen Salaberriak. Irusta eta Arrizabalaga gailendu ziren, 22-16ko emaitzarekin.
Hamasei bikotek parte hartu dute aurtengoan Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen txapelketan.
Antolatzaileek bi afari ere zozketatu zituzten. Amets Izagirrek irabazi du Ibai Ondo erretegian bi lagunentzako bazkari edo afaria. Xabier Arakistainek, berriz, Sima jatetxean bazkaldu edo afaltzeko saria irabazi du.
∞ Lotura duten albisteak:
- Bikote mistoen pala txapelketa azken txanpan sartu da (2017-10-24)
- Hamasei bikote lehiatuko dira bikote mistoen pala txapelketan (2017-09-13)
- Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga nagusi Elgoibarko Pala Misto Txapelketan, bigarrengoz (2016-10-29)
- Lara Urain eta Julen Salaberria gailendu dira bigarren pala txapelketa mistoko finalean (2015-10-30)
- Arrizabalak eta Irustak irabazi dute estreinako pala txapelketa mistoa (2014-10-20)