Arrizabalagak eta Lizarraldek finalerdietako itzulerako partida jokatuko dute Ikastolako frontoian

Barren.eus 2019ko aza. 12a, 11:32

Paleta gomako Gipuzkoako lehen mailako finalerdiak jokatzen ari dira Lagunak taldeko Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde. Itzulerako partida 25-21 galdu ostean, finalerako txartela jokoan izango dute bariku honetan, Ikastolako frontoian jokatuko duten itzulerako partidan.

Kepa Arrizabalaga eta Gorka Lizarralde pilotari elgoibartarrak Gipuzkoako txapelketako bigarren mailatik lehen mailara igo ziren aurreko denboraldian. Eta, ezin hobeto moldatu dira goreneko mailan aritu diren aurreneko aldia izanagatik. Lehen fasean, sailkapen ligaxkan jokatu dituzten sei partidak irabazi eta gero lortu zuten finalerdietarako sailkatzea. Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zuten joanekoa, azaroaren 8an, eta 25-21 galdu zuten Danok Bat taldeko Elezgaraik eta Garaldek osatutako bikotearen aurka. Hortaz, finalera sailkatzeko, 21 tanto baino gutxiagoan laga beharko dituzte aurkarak itzulerako neurketan. Ikastolako frontoian izango da, barikuan (azaroak 15), 20:00etan hasita.

201911 12 2018 11 20 lizarralde arrizabalaga pala finalera lagunak elgoibar

∞Lotura duten albisteak: