Aiastiako bolatokian jokatuko duten tiraldia 17:00etan hasiko da. Hamar jardunaldi izango ditu aurtengo Gipuzkoako txapelketak, horietako bat Leintz Gatzagako bolatokian estreinakoz. Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian jokatuko dute azken jaurtialdia maiatzaren 30ean. Ekainaren 6an, berriz, Lehendakari Txapelketa jokatuko dute bolariek Soraluzeko San Andres bolatokian. Ondoren, Bolari Eguneko bazkaria egingo dute Txurruka jatetxean eta, ohi duten moduan, bi bolari omenduko dituzte txapelketari amaiera emateko.
Iaz, Angel Ibarluzea elgoibartarrak irabazi zuen emozioz beteriko amaiera izan zuen txapelketaren 50. ekitaldia. Bikotekako sailkapenean ere bi elgoibartar nagusitu ziren, Angel Ibarluzea eta Xabier Loiola, eta taldeka San Migel taldea gailendu zen.
∞ Lotura duten albisteak:
- Angel Ibarluzea eta Ganix Rodriguez bolariak berdinduta ailegatu dira Gipuzkoako txapelketako azken tiraldira (2019-05-21)
- Ibarluzeak bigarren egin du Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako tiraldian, hirugarrengoz jarraian (2019-04-08)
- Angel Ibarluzea txapeldunorde Idotorbeko bola joko txapelketan, Gipuzkoako txapelketako aurrenekoa (2019-03-26)
- Angel Ibarluzea bolaria, Euskal Herriko txapeldun (2018-11-18)
- Unai Loiola txapeldunorde eta Xabier Loiola hirugarren Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako sailkapen nagusian (2018-05-28)
- Unai Loiola gailendu zen Aiastiako bola-joko txapelketan, eta lidergoa berreskuratu du (2018-05-14)
- Aiastian jokatuko dute zapatuan Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako jaurtialdia (2018-05-08)
- Bolari azkoitiarrak nagusi Idotorbeko tiraldian, baina Unai Loiolak jarraitzen du lidergoan (2018-04-23)
- Unai Loiola nagusi Elgetako bola jokoan eta sailkapen nagusiko 2. postura igo da Xabier Loiola (2017-05-23)
- Unai Loiolak irabazi du Bergarako hiru txirlo bola joko txapelketa (2017-05-15)
- Jabier Osorok irabazi du Euskadiko Hiru Txirlo Txapelketa (2016-11-16)