Unai Loiola elgoibartarrak irabazi zuen zapatuan (maiatzak 13), Bergaran jokatu zuten bola joko tiraldia. 57 bolarik parte hartu zuten eta hiru tiralditan hiru txirloak jotzea zen helburua, bederatzi jotzea oso gutxitan gertatzen den arren. Unai Loiola ez zen urrun ibili, zazpi txirlo bota baitzituen, bigarren sailkatu zen Sergio Rodriguez eibartarrak bota zuen txirlo kopuru bera, hain justu ere. Egungo Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna den Jabier Osoro elgoibartarrak egin zuen hirugarren Bergaran, sei txirlorekin.
Gipuzkoako 48. hiru txirlo bola joko txapelketako zortzigarren tiraldia Elgetako bolatokian jokatuko dute maiatzaren 20an. Azkenaurreko tiraldia Azkoitian izango da maiatzaren 27an, eta ekainaren 3an jokatuko da azken jardunaldia Eibarren, Asola Berriko bolatokian.
Idotorbeko bolatokian jokatu zen jardunaldian, martxoaren 25ean, Asola-Berri taldeko Ganix Rodriguez gailendu zen eta Floreaga taldeko Jose Muñozek irabazi zuen Aiastiako bolatokian jokatu zuten tiraldia, joan den apirilaren 8an.
Floreaga taldeko Jose Muñoz azkoitiarra dago une honetan sailkapen nagusiko lidergoan, 35 txirlo botata, eta Asola Berri taldeko Ibai Diez eibartarra dago bigarren postuan, 30 txirlorekin.
∞ Lotura duten albisteak: