Bertan behera gelditu da Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa

Barren.eus 2020ko mai. 13a, 11:17

Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo bola joko txapelketa bertan behera lagatzea erabaki du zuzendaritzak. Euskal Herriko lehiarako, berriz, "zerbait berezia" prestatzen saiatuko direla aurreratu dute.

Koronabirusak eragindako egoerak behartuta, txapelketa bertan behera uztea erabaki duela zuzendaritzak "aho batez" jakinarazi dute. Ibilbide motza izan du aurtengo txapelketak, lehen jardunaldia bakarrik jokatu baitzuten, Aiastiako bolatokian, hain zuzen ere. Floreaga taldeko Eneko Agirretxe errezildarra gailendu zen martxoaren 7an jokatu zuten tiraldian. Azpeitian jokatu behar zuten bigarren tiraldia, martxoaren 14an, baina bertan behera laga zuten lehia, koronabirusaren zabalpenaren ondorioz. Hortaz, bederatzi jardunaldi laga behar izan dituzte bertan behera.

Bide batez, aurreratu dute "zerbait berezia" prestatzen ahaleginduko direla Gipuzkoaren ostean jokatzekoa den Euskal Herriko 31. txapelketarako, "urte berezi honi merezi duen itxura bat emateko asmoz".

∞ Lotura duten albisteak: