Osasun Sailak astelehenetan ematen ditu herriz herrikako asteburuko datuak. Horietan ikus daitekeenez, Debabarrena eskualdean 38 koronabirus positibo berri hauteman dituzte, barikutik domekara eginiko PCR probetan. Joan den asteburuan baino zortzi gutxiago, 45 kutsatu berri zenbatu baitzituzten eskualdean eta 46 izan ziren aurreko astean, irailaren 18tik 20ra.
Elgoibarren, barikutik domekara bederatzi kasu atzeman dituzte: lau barikuan, beste hiru zapatuan eta bi kasu gehiago domekan eginiko probetan. Mendaron kasu berri bat zenbatu zuten barikuan.
Hona eskualdeko datuak, herriz herri:
- Eibar 10
- Elgoibar 9
- Ermua 9
- Soraluze 5
- Mutriku 3
- Mendaro 1
- Deba 1
- DEBABARRENA: 38
Osasun Sailaren arabera, barikuan 8.229 PCR proba egin ziren EAEn eta 441 positiboetatik, 142 izan ziren gipuzkoarrak. Zapatuan PCR proba gehiago egin zituzten, 8.615 zehazki, eta atzemandako 319 positiboetatik 108 izan ziren Gipuzkoan. Atzo, domekan, 5.366 PCR proba egin zituzten, eta positiboak 272 izan ziren; 123 Gipuzkoan.
Ospitaleetan, 34 pertsona ingresatu zituzten atzo eta azken datuen arabera 543 lagun daude ospitaleratuta Hego Euskal Herrian; horietatik 84 ZIUn. Bestalde, Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi du bi lagun zendu ziren atzo.
Bestetik, ikastetxeei dagokienez, lau lurraldeak aintzat hartuta, 202 ikasgela daude itxita, 143 ikastetxetan. Itxita dauden ikasgeletako bi Elgoibarko institutukoak dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Debabarrenean 373 positibo zenbatu dituzte irailean (2020-10-01)
- Beste koronabirus kasu bat zenbatu dute Elgoibarren (2020-09-30)
- Hiru kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta hamaika eskualdean (2020-09-29)
- Hamaika kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak asteburuan Elgoibarren (2020-09-28)
- Lau kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak Elgoibarren azken PCR probetan (2020-09-25)
- Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren (2020-09-24)
- Lau kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta Mendaron (2020-09-23)
- Barikutik domekara bederatzi koronabirus kasu baieztatu dituzte Elgoibarren (2020-09-21)
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
- Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)