25 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, 14 atzo

Barren.eus 2021ko urt. 22a, 12:52

Azken lau egunetan 25 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino 14 kasu gehiago, eta eremu laranjara igaro da berriro ere intzidentzia-tasa. Mendaron ez da hobea egoera, sei kasu zenbatu baitituzte azken lau egunetan.

 Astelehenetik eguenera, 25 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 11 atzeman zituzten): 14 eguenean, 5 eguaztenean, 5 martitzenean eta 1 astelehenean. Astea eremu horian hasi bagenuen ere, eremu laranjan dago Elgoibar une honetan, 372,62ko intzidentzia-tasarekin. Okerrena da, aste honetan atzemandako kasuek eragina izan dezaketela datozen egunetan.

Mendaron sei koronabirus positibo atzeman dituzte aste honetan: 2 eguenean, 1 eguaztenean, 1 martitzenean eta 2 astelehenean. Mendaron 472,81koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua, gaur-gaurkoz.

 • Debabarrena eremu gorritik kanpo
Deba eremu gorritik irten eta gero, eskualdean ez dago herririk eremu gorrian. Hori bai, 5.000 biztanletik gorako Debabarrenako lau herri [Elgoibar, Eibar (371,26), Deba (311,75) eta Mutriku (489,27)] daude eremu laranjan eta bat horian, Ermua (299,64), gutxigatik bada ere. Gipuzkoako intzidentzia-tasa 441,25ean dago, besteak beste, 5.000 biztanletik gorako hamahiru herri daudelako eremu gorrian. Bizkaia eremu gorrian dago 546,37ko intzidentziarekin eta Arabakoa 470,31ean dago, eremu laranjan.

∞Lotura duten albisteak: