Elgoibarren hiru Covid19 kasu positibo detektatu zituzten atzo, kasu bat eguaztenean, bi martitzenean eta kasu bat astelehenean. Une honetan 215,80ean dago 100 mila laguneko intzidentzia-tasa, eremu horian, hortaz.
Mendaron zertxobait gora egin du intzidentzia-tasak. 233,75an zegoen aurreko barikuan eta 327,26ean dago orain. Izan ere, lau positbibo berri detektatu zituzten astelehenean eta beste bat eguenean. Gipuzkoakoa 321,67ean dago intzidentzia tasa eta bost herri daude eremu gorrian: Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.
Debabarrena eskualdean herri guztiak irten dira eremu gorritik, azkena Ermua.
• Neurriei eustea gomendatu du LABIk
Gabonetarako hartutako neurriei eustea gomendatu dute LABIko teknikariek, goizean egin duten bileran. Ebatzi dute edozein erabaki hartu baino lehen "bilakaera epidemiologikoaren behaketa egun batzuez luzatzea" dela onena. Hala, asteartean, abenduaren 22an, bilduko dira berriro. "Egoerak hobera egiten ez badu, murrizketa berriak hartu beharko dira aintzat", ohartarazi dute. Adituon iritziz, egoera epidemiologikoaren bilakaerak "hobekuntza nabarmena" izan du azaroaren hasieratik, baina horrek ez du esan nahi "egoera onean" gaudenik.
∞Lotura duten albisteak:
- Bederatzi positibo detektatu dituzte Elgoibarren asteburuan, aurreko asteburuan baino lau gehiago (2020-12-14)
- Lau positibo atzeman dituzte Elgoibarren asteon, eta 276,22koa da intzidentzia tasa, eremu horian (2020-12-11)
- Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak gauerdian sartuko dira indarrean (2020-12-11)
- Taberna eta jatetxeei zabaltzeko aukera eman die Jaurlaritzak, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan (2020-12-09)
- Eremu gorritik laranjara pasa da Elgoibar, intzidentzia-tasa 388,43raino jaitsi eta gero (2020-12-07)
- Hamahiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren astelehenetik eguenera, eta ia semaforo gorritik ateratzea lortu du (2020-12-04)
- Amaia Goikoetxea: “Hemen, zazpiren lana egiten aritu gara hiru-lau mediku oraintsu arte” (2020-12-04)
- Zortzi positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta Soraluzen eginiko PCR baheketa selektiboetan (2020-12-03)