Eremu gorriaren atarian dago beste behin ere Elgoibar, ostalaritza berriro ixteko arriskuarekin. Azken hamalau egunetan 68 positibo zenbatu dituzte Elgoibarren, eta 467,94koa da intzidentzia-tasa. Joera ez da ona. Asteburuan 17 positibo atzeman dituzte: 11 barikuan, 4 zapatuan eta 2 domekan.
Mendaron beste bi kasu atzeman dituzte asteburuan, kasu bana barikuan eta zapatuan. Hala, domeka izan zen positiborik zenbatu ez zuten asteko egun bakarra Mendaron. Abenduaren 30etik urtarrilaren 14ra bitartean ez zuten kasurik atzeman Mendaron, baina harrezgero ugaritu egin dira. Azken hamalau egunetan 14 positibo zenbatu dituzte Mendaron eta 567,38koa da 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa. Mendarok 5.000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez da Jaurlaritzaren koloreen eskeman sartzen, ez eta herri gorrien zerrendan ere oraingoz. Mendaroko datuez gainera, Osasun eremuko egoera hartzen dute kontuan zerrenda hori osatzeko.
Edonola ere, egun gutxuitan asko alda daiteke egoera. Joan den astelehenean Deba zen eremu gorrian zegoen eskualdeko 5.000 biztanletik gorako herri bakarra, eta eremu horian dagoen bakarra da gaur gauzkoz. Gainerako lau herriak eremu laranjan daude. Aurreko asteburuan baino 24 positibo gehiago zenbatu dituzte Debabarrenean azken hiru egunetan.
Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Urtarrilak 23 | Urtarrilak 24 | Urtarrilak 25 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (389,46) | 11 | 14 | 6 | 31 (+5) |
Ermua (424,50) | 6 | 7 | 9 | 22 (+8) |
Elgoibar (467,94) | 11 | 4 | 2 | 17 (+16) |
Deba (293,42) | 1 | 0 | 2 | 3 (-3) |
Soraluze (100,65) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Mendaro (567,38) | 1 | 1 | 0 | 2 (-1) |
Mutriku (470,46) | 1 | 0 | 1 | 2 (-) |
Mallabia (168,07) | 0 | 0 | 1 | 1 (-) |
DEBABARRENA (408) | 31 | 26 | 21 | 77 (+24) |
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera erietxeetan ere gora doaz datuak. Ospitaleetan 682 gaixo zeuden atzo koronabirusak jota, zapatuan baino 24 gehiago. Eta bilakaera argia da Eguberrietatik hona; urtarrilaren 7an 359 paziente zeuden erietxeetan.
∞Lotura duten albisteak:
- 25 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, 14 atzo (2021-01-22)
- Eremu horira igaro da Elgoibar, baina kasuek gora egin dute Mendaron (2021-01-19)
- Elgoibarren 11 positibo atzeman dituzte azken lau egunetan eta 415,94ean dago intzidentzia-tasa (2021-01-15)
- Sei positibo berri asteburuan eta intzidentzia-tasa eremu gorrira gerturatzen (2021-01-11)
- Asteon atzemandako 21 positibo berrirekin, 398,61ko intzidentzia tasa du Elgoibarrek (2021-01-08)
- Beste hamar positibo baieztatu dituzte Elgoibarren asteburuan (2021-01-04)
- Positibo berririk ez dute atzeman asteburuan Elgoibarren (2020-12-28)
- Sei positibo berri asteburuan, eta 224,43ean dago intzidentzia-tasa Elgoibarren (2020-12-21)
- Zazpi positibo azteman dituzte asteon Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-12-18)
- Bederatzi positibo detektatu dituzte Elgoibarren asteburuan, aurreko asteburuan baino lau gehiago (2020-12-14)
- Lau positibo atzeman dituzte Elgoibarren asteon, eta 276,22koa da intzidentzia tasa, eremu horian (2020-12-11)
- Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak gauerdian sartuko dira indarrean (2020-12-11)
- Taberna eta jatetxeei zabaltzeko aukera eman die Jaurlaritzak, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan (2020-12-09)
- Eremu gorritik laranjara pasa da Elgoibar, intzidentzia-tasa 388,43raino jaitsi eta gero (2020-12-07)
- Hamahiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren astelehenetik eguenera, eta ia semaforo gorritik ateratzea lortu du (2020-12-04)
- Amaia Goikoetxea: “Hemen, zazpiren lana egiten aritu gara hiru-lau mediku oraintsu arte” (2020-12-04)
- Zortzi positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta Soraluzen eginiko PCR baheketa selektiboetan (2020-12-03)