Sei positibo berri Elgoibarren eta lau Mendaron

Barren.eus 2021ko ots. 10a, 13:13

Aurreko egunetako datuekin alderatuta kutsatzeak nabarmen jaitsi ziren atzo Debabarrena eskualdean.

 Astelehenean 43 koronabirus positibo atzeman zituzten Debabarrenan eta atzo 15 kasu atzeman zituzten. Hala ere, horietako gehienak Elgoibar eta Mendaron hautemandakoak dira. Sei kasu Elgoibarren, lau Mendaron, hiru Eibarren eta bi Ermuan, horiek dira martitzenean eskualdean atzemandako kasuak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Elgoibarren 1256,50ean dago 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean intzidentzia-tasa altuena izaten jarraitzen du.
Mendaron gora egin du intzidentziak eta 756,50ean dago, gaur gaurkoz.

 • 99 hildako azken astean
Atzo, 13.437 test diagnostiko egin zituen Eusko Jaurlaritzak, eta horietatik 748 positiboak izan ziren: 121 Araban, 406 Bizkaian, 208 Gipuzkoan eta 13 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 99 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 165 pertsona ZIUn daude.
Azkenik, Osasun Sailak eguaztenetan ematen ditu koronabirusarekin hildakoen datuak. Azken astean, otsailaren 1etik 7ra bitartean, 99 pertsona hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (aurreko astean baino 14 gehiago. Pandemia hasi zenetik 4.615 lagun zendu dira Hego Euskal Herrian.

∞Lotura duten albisteak: