Asteburuan 12 kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta mila kasuren langatik behera egin du intzidentzia tasak

Barren.eus 2021ko ots. 15a, 12:56

Elgoibarren 12 kasu positibo zenbatu dituzte joan den asteburuan, aurreko asteburuan baino 11 gutxiago. Intzidentzia-tasa mila kasuren langatik jaitsi da aspaldiko partez. Aldiz, Mendaron, milako langa gainditu du intzidentziak.

Elgoibarren 12 kasu positibo zenbatu dituzte asteburuan (4 barikuan, 6 zapatuan eta 2 domekan), aurreko asteburuan baino 11 gutxiago. Eremu gorrian jarraitzen du Elgoibarrek, joan den urriaren 26az geroztik, baina 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 979,20ra jaitsi da.

Mendaron hiru Covid19 kasu atzeman dituzte joan den asteburuan, 2 barikuan eta 1 domekan. Intzientzia tasa 1087,47ra igo da.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Otsailak 12 Otsailak 13 Otsailak 14 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (378,54) 10 6 3 19 (-)
Ermua (255,95) 2 5 2 9 (+2)
Elgoibar ( 979,20) 4 6 2 12 (-11)
Deba (275,08) 0 0 0 0 (-6)
Soraluze (150,98) 3 2 0 5 (+3)
Mendaro (1087,47) 2 0 1 3 (-2)
Mutriku (150,55) 0 0 0 0 (-1)
Mallabia (336,13) 1 0 0 1 (+1)
DEBABARRENA (407) 22 19 8 49 (-14)

 • Eremu gorrian dauden herriak
Honako hauek dira eremu gorrian dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herriak: Abadiño, Astigarraga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bergara, Bermeo, Bilbao, Derio, Elgoibar, Getxo, Gorliz, Güeñes, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Leioa, Lezo, Oñati, Santurtzi eta Sopela. 

5.000 biztanletik beherako "herri gorrien" zerrenda honako hauekmosatzen dute: Alonsotegi, Aramaio, Lezama, Loiu, Mendaro, Plentzia, Sondika, Urduliz eta Zamudio.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 170 pertsona ZIUn daude.

∞Lotura duten albisteak: