Zerrenda hori astelehenero eta ostegunero eguneratzen du Jaurlaritzak, eta biharamunean sartzen da indarrean. Eremu gorrian dauden udalerrietan, eskola kirola bertan behera gelditzen da, baina jada ez da ostalaritza itxi beharrik, justiziak hala erabaki zuelako. Era berean, eskola kirolak ere ez du baztertzen auzitegietara jotzea.
Azken datuen arabera nabarmen egin du behera eremu gorrian dauden herrien kopuruak. 5.000 biztanletik gorako 35 herri zeuden zerrenda horretan astelehenean eta 11 daude gaur eguneratuta eman duten zerrendan: Berango, Bergara, Bermeo, Derio, Elgoibar, Getxo, Gorliz, Güeñes, Oñati, Santurtzi eta Sopela. Elgoibarren lau positibo atzeman zituzten atzo eginiko PCR eta antigeno probetan eta 814,56an dago intzidentzia-tasa.
Era berean, honako hauek osatzen dute 5.000 biztanletik beherako "herri gorrien" zerrenda: Barrika, Lantarón, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Plentzia, Urduliz eta Zamudio. Mendaron ez zuten positibo berririk atzeman atzo eginiko probetan, baina 1229,31koa da intzidentzia-tasa.
Debabarrenean hamar positibo gehiago zenbatu dituzte azken 24 orduetan, aurreko egunean baino 9 gutxiago. Hortaz, eskualdean ere behera egin dute positiboek. Eibarren lau positibo atzeman zituzten eta bi Ermuan.
• Hego Euskal Herrian 641 positibo
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren osasun sailek emandako datuen arabera, 13.229 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo lau lurraldeetan, eta 641 positibo izan ziren: 341 Bizkaian, 133 Gipuzkoan, 81 Araban eta 78 Nafarroan. Bestalde, EAEtik kanpoko herritarren zortzi kasu ere atzeman zituen Osakidetzak. Positibotasun-tasa %5ekoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta %4,1ekoa Nafarroan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 68 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 153 pertsona ZIUn daude.
∞Lotura duten albisteak:
- Hiru positibo gehiago atzeman dituzte Mendaron eta 1229,31n dago intzidentzia tasa (2021-02-17)
- Hiru positibo atzeman ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-02-16)
- Asteburuan 12 kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta mila kasuren langatik behera egin du intzidentzia tasak (2021-02-15)
- Mugakide diren herrien artean mugitzea baimendu du Labik (2021-02-12)
- 37 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, eta 12 Mendaron (2021-02-12)
- Eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko aukera izango dute (2021-02-09)
- Atzo 17 positibo atzeman zituzten Elgoibarren, eta gorantz jarraitzen du intzidentzia-tasak (2021-02-09)
- Herri gorrien zerrendan da Mendaro berriro ere (2021-02-08)
- 41 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko astean baino bi gutxiago (2021-02-05)
- Herri gorrien zerrendatik irten da Mendaro eta ostalaritzak zabaldu ahal izango du (2021-02-04)
- Zazpi koronabirus kasu berru atzeman zituzten atzo Elgoibarren, asteko kopuru txikiena (2021-02-04)
- Intzidentzia-tasa altuena duen Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herrietako bat da Elgoibar (2021-02-02)
- Asteburuan atzemandako 35 kasuekin 1.000ko langa gainditu du Elgoibarko intzidentzia-tasak (2021-02-01)
- 43 kasu positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko asteko kopuruak bikoiztuz ia (2021-01-29)
- Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron (2021-01-28)
- Eremu gorrira igaro da Elgoibar (2021-01-26)