18 kasu positibo zenbatu dituzte asteon Elgoibarren

Barren.eus 2021ko ira. 3a, 10:31

Elgoibarren 18 koronabirus kasu positibo baieztatu dituzte astelehenetik eguenera. Aldiz, bakar bat ere ez Mendaron.

Debabarrena eskualdean 81 kasu positibo atzeman dituzte azken lau egunetan, Eibar, Ermua eta Elgoibarren bereziki. Intzidentzia-tasa altuena, baina, kostaldeko herrietan dute, Deban eta Mutrikun.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (abuztuaren 29tik irailaren 2ra)

  • Deba +6 (3 astelehena; 0 martitzena; 2 eguaztena; 1 eguena) 806,90ko intzidentzia-tasa
  • Soraluze +3 (2 0 1 0) 704,58
  • Mutriku +7 (3 1 2 1) 564,55
  • Elgoibar +18 (8 4 3 3) 398,61 
  • Ermua +23 (5 3 5 10) 318,37
  • Eibar +24 (4 3 5 12) 313,02
  • Mendaro +0 (0 0 0 0) 189,13
  • Mallabia +0 (0 0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +474 (98 105 135 136) 283,29

2021 09 03 korodata covid19 elgoibar irailak2ra