Euskaraldia Taldetik jakitera eman dutenez, "talde polita" osatu duten arren, taldera jende berria gonbidatuko dutela erabaki dute. Atzo egin zuten bileraren xehetasunak eman dituzte argitara. "Bi orduko bilerari Euskaraldia ariketa sozialaren gaineko gogoeta eta bizipen pertsonalekin ekin genion. Ondoren, ariketaren helburuak eta filosofia errepasatu genituen, eta lehen bi edizioetako datuen errepasoa ere egin genuen. Bileraren hirugarren atalean, Euskaraldia ariketak Elgoibarren ahalik eta eragin handiena izateko egingo dugunaren gainean jardun genuen", azaldu dute.
Entitateekin hasiko dira lanean. Eta lehen zeregina Elgoibarko entitateak Euskaraldian izena eman eta ariguneak sortzera animatzea izango dute. "Horretan jardungo dugu ekainean, uztailean eta irailean", zehaztu dute.
Irailaren amaieran, berriz, norbanakoek izena emateko epea zabalduko da. Kasu horretan, 16 urte izan eta euskara ulertzen duten elgoibartar guztiak animatuko dituzte Euskaraldian izen eman eta bi roletako bat aukeratzera: ahobizi edo belarriprest.
Amaitzeko, Euskaraldia jendarteratzeko behin-behineko sustapen-plana ere adostu dute.
- Irailaren 16tik aurrera, adibidez, jendeak Euskaraldia ariketari esker lortu duenaren berri emango dute.
- Urrian, berriz, Euskaraldia plazan! ekimena antolatuko dute.
- Urriaren 17tik azaroaren 18ra, Aita Agirre kulturgunean izango dira arratsaldeetan, jendeak izena emateko aukera izan eta materiala banatzeko.
- Ondoren etorriko dira hasiera- eta amaiera-ekitaldiak
- Ariketa amaitzean denean, Euskaraldia ariketa sozialak Elgoibarren eman duenaren balorazioa egingo dute.
Hasi baino ez direla egin esan dute, baina gogotsu daudela Euskaraldia elgoibartarren artean sustatzeko. "Euskara jakin eta ulertzen dugunon artean euskararen erabilera areagotzea da helburua. Badakigu hizkuntza ohiturak aldatzea ez dela erraza, baina badakigu, baita ere, Euskaraldia bezalako ariketak behar ditugula gure herria gero eta euskaldunagoa izateko. Horregatik egingo dugu", esan dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Parte-hartzea handitu eta erabileran jauzi kualitatiboa eman nahi dute 3. Euskaraldian (2022-05-27)
- Euskaraldia ekimenaren hirugarren ekitaldia Elgoibarren sustatu eta dinamizatuko duen talde eragilera batzeko deia (2022-04-05)
- 2020ko Euskaraldian parte hartzea jaitsi arren, bost parte hartzailetatik bat berria izan zen (2021-02-09)
- Euskaraldia ariketaren bigarren edizioaren balorazioa kaleratu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak (2021-01-29)
- 'Bigarren Euskaraldia Elgoibarren', bideoa (2020-12-04)
- Bigarren Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egin dute Herriko Antzokian (2020-12-03)
- Zer moduz ari zara Euskaraldia ariketarako aukeratu duzun rola betetzen? (2020-11-27)
- 1.499 elgoibartarrek eta 239 mendaroarrek eman dute izena Euskaraldia ariketan (2020-11-26)