Bizi dugun pandemia egoerak eragin handia izan du bigarren edizioa jenderatzeko orduan, baina, zailtasunak zailtasun, herritarrek egoki erantzun diotela baloratu dute antolatzaileek.
Rolei dagokionez, 1.084 Ahobizi (%72) izan dira Elgoibarren, eta 415 (%28), Belarriprest. Generoari dagokionez, berriz, bigarren edizioan ere desoreka handia egon da, zertxobait apaldu bada ere: ariketan parte hartu dutenetako 888 emakumeak izan dira (%59), eta gizonezkoak, 611 (%41). Adin tarteari erreparatuz gero, berriz, hiru adin-tarte bereiztu ditu Elgoibarko Euskaraldia Taldeak:
- 16-30 urte bitartekoak (290 lagun, %19),
- 31 eta 50 urte bitartekoak (703 lagun, %47)
- 51 urtez gorakoak (467 lagun %31)
Euskaraldirako izena eman duten entitateak, berriz, 104 izan dira Elgoibarren, eta guztira, 419 arigune sortu dira entitate horietan.
Mendaron, 239 lagunek parte hartu dute Euskaraldia ariketan: 153 emakumek (%64) eta 86 gizonek (%35). Genero desorekak, beraz, duela bi urteko mailan mantendu da. Rolei dagokionez, berriz, 180 Ahobizi izan dira (%75), eta 59, Belarriprest (%24).