Bigarren Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egin dute Herriko Antzokian

Barren.eus 2020ko abe. 3a, 21:44

"Egin duzue euskaraz? Zer moduz joan da Euskaraldia? Helburuak bete dituzue? Duela bi urte baino hobeto moldatu zarate? Euskaraz horren ondo moldatzen ez den horrekin ere euskaraz egin duzue? interesgarria litzateke hori dena jakitea, ezta?", esan die Julen Ansola ekitaldiko aurkezleak, Euskaraldiaren amaiera ekitaldira batu diren lagunei.

Eta hain zuzen ere horixe egin du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak. Galdera horiek eta gehiago egin dizkiete aukeratu dituzten zenbait ahobiziri eta belarripresti, eta baita edizio honetako berrikuntza izan diren ariguneetako ordezkariei ere, eta horien testigantzak jaso dituzte 'Bigarren Euskaraldia Elgoibarren' bideoan, Euskaraldiak gure herrian laga duenaren lagin bat jasotzeko asmoz. Herriko Antzokian batu direnek primizian eta zine pantailan ikusi duten bideoa bihar zabalduko dugu barren.eus webgunean.

25 minutuko bideoa ikusi ostean, '6000 metroan' dokumenatala eman dute. Felipe Uriarte mendizalea da dokumentalaren zuzendaria eta berak aurkeztu du Himalayan grabatuta dagoen lana. Hamabi euskal gazte eta bederatzi xerpa gazte dira protagonistak.

 

2020 12 03 euskaraldia amaiera elgoibar musika

2020 12 03 euskaraldia amaiera ekitaldia elgoibar julen

2020 12 03 euskaraldia amaiera ekitaldia elgoibar pub

2020 12 03 euskaraldia amaiera ekitaldia elgoibar logoak

∞Lotura duten albisteak: