Mauxitxa txaranga 51. aldiz irten da gaur Txiki Egunez kaleak girotzera, 2019. urteko jaietatik, -hain justu 50. urteurrena ospatu zuten urtea-, egin izan ez dutena. Herriko hainbat gaztek gaur biziko zuten bete-betean euren lehenengo Txiki Eguna, eta beste hainbat festazale galdutako bi Txiki Egun horiek berreskuratzen ahaleginduko dira.
Mauxitxa txarangaren eta dultzaineroek jo duten dianarekin hasi da Txiki Eguna goizean, eta jaietako lehen sokamuturra egin dute gero. Eguerditik aurrera, dantzan jarri ditu herritarrak Mauxitxak. Ia hirurak zirenean hasi dira Errosario kalean sartzen eta plazan eman diote amaiera kalejirari, 17:30ak pasatxoan. Nahikoa zela esan behar izan diete plazan batutakoei, jendez gainezka baitzegoen artean.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2022ko Txiki Eguna, abuztuak 25
- 2022ko San Bartolome jaiak, irudietan
∞Lotura duten albisteak:
- Dianarekin eta sokamuturrarekin hasi da Txiki Eguna (2022-08-25)
- Herriko zaindariaren eguna tradizioz, dantzaz eta musikaz beterik dator aurten ere (2022-08-24)
- Sanbartolomeak 2022: Bezpera Eguna, irudietan (2022-08-23)
- Dultzaineroek piztu dute sei egunez festa giroa bizirik mantenduko duen suziria (2022-08-23)
- Iaz jaiotako elgoibartarrak izan dira sanbartolomeetako zapiak janzten aurrenekoak (2022-08-22)
- Deba ibaia garbitzeko saioarekin hasi dituzte jaiak Gune Askekoek (2022-08-22)
- Bi urteko etenaren ostean, dena prest dago sanbartolomeetarak (2022-08-02)
- Berdintasunean, aske eta feminismotik bizitzeko jaiak antolatu ditu Maalako Jai Batzordeak (2022-07-28)