Mauxitxa txarangakoek Bolatokiko parkean taldeko argazkia aterata hasi dute, 12:00etan, aurtengo Txiki Eguneko kalejira. 1970eko Txiki Egunean jo zuen Mauxitxak estreinakoz Elgoibarko kaleetan, eta ordutik, hutsik egin gabe irten da jaietan, 50 urtean.
Ospakizunez eta errekonozimenduz betea izan da aurtengo kalejira, hainbat geldialdi egin baitituzte Mauxitxakoek, 50 urtean lagun izan dituzten hainbat herritarri opariak egin eta eskerrak emateko. Lehen oroigarria Ane Beitiari eman diote, Udalaren babesa eskertzeko. Ondoren, besteak beste, Goikoerrota Elkarteak, Pitxintxuko Estibaritz ahizpek, Jai Alaiko Jesus Mari Arrietak, Muruamendiaz gozotegiak eta Gabi jatetxeak jaso dute Mauxitxakoen errekonozimendua.
Goizean ere Mauxitxako kide gazte zein beteranoek elkarrekin hartu dute parte Elgoibarko dultzaineroekin egin duten dianan. Ondoren, jaietako bigarrengo sokamuturra egin dute.
∞ Lotura dute albisteak:
- Umeen eta jubilaten eguna da gaur sanbartolomeetan (2019-08-25)
- San Bartolome Eguna, irudietan (2019-08-24)
- Bezpera Eguna, irudietan (2019-08-23)
- Mauxitxak gidatu du sanbartolomeen hasiera (2019-08-23)
- Kiko Galvan txirrindulari kataluniarra gailendu da Etxaniz Memorialean (2019-08-23)
- Elgoibartar gazteenak prest daude sanbartolomeei ekiteko (2019-08-22)
- Valentziak irabazi du jubenil mailako futbol txapelketa Mintxetan (2019-08-22)