Asteartean 9:00etan zabalduko dutela izena emateko epea jakinarazi dute antolatzaileek. Lizarpe Mendi Kluba eta Mendaroko Txirrindulari Elkartea dira antolatzaileak. Ohi moduan, zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu probak, bata 23 kilometrokoa eta 1.650 metroko gainbehera positiboa duena eta bestea 11 kilometrokoa eta 900 metroko gainbehera positiboarekin. Antolatzaileek 250 dortsal eskainiko dituzte lasterketa luzerako eta 150 dortsal motzerako. Informazio osoagoa: kilimontrail.com
Iazkoan Javi Goitia gernikarra eta Onditz Iturbe igorrearra izan ziren azkarrenak. Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere zabaldu dute antolatzailek sare sozialetan.
• Euskal Herriko Koparako puntuagarria
Euskal Mendi Federazioak (EMF) 2023. urterako mendi lasterketen txapelketen egutegian sartu du aurten ere Kilimon Trail, iaz hasitako bidetik. Zortzi probek osatuko dute txapelketa eta bigarrengoa izango da Mendarokoa, martxoaren 18an Bedian jokatuko duten Kolazino Mendi Eguna lasterketaren ostean.
Ikus hemen osorik Euskal Mendizale Federazioaren 2023ko mendiko lasterketen egutegia.
∞ Lotura duten albisteak:
- Javi Goitia eta Onditz Iturbe izan dira azkarrenak Kilimon Trail lasterketan (2022-04-04)
- Euskal Herriko eta nazioarteko mendi lasterkari onentsuenak lehiatuko dira Kilimon Trail mendi-lasterketan (2022-03-30)
- Ander Iñarra eta Maite Maiorak irabazi dute Kilimon Trail mendi lasterketa (2019-04-06)
- Euskal Koparako puntuagarria izango da zapatuan Mendaron jokatuko duten Kilimon Trail mendi-lasterketa (2019-04-03)
- Bartlomiej Przedwojewski poloniarra eta Vanessa Pelaez andoainarra nagusi Kilimon Trail mendi lasterketan (2018-04-15)
- Bi ibilbide izango ditu Kilimon Trail mendiko lasterketak, motza eta luzea (2018-03-28)
- Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu dira zazpigarren Kilimon Trail lasterketan (2017-04-10)
- Walter Becerra eta Virginia Perez nagusi Kilimon Trail lasterketan (2016-04-10)
- Aitor Osa eta Maite Maiora gailendu dira Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketan (2015-04-13)