Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute hitzarmena, eta eurekin batera egon ziren sindaura ekitaldian, Maialen Gurrutxaga Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko teknikariak.
Aurten 210.000 euro jasoko ditu kultur elkarteak, iaz baino 26.000 euro gehiago, 2023an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko. Aurreko urteetan bezala, dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko dute. Horrela, Udalaren Euskara Sailetik 130.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailetik, berriz, 80.000 euro. Euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari: “Ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”, adierazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- 184.000 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Elgoibarko Izarrari, 2022an euskara sustatzeko ekimenak gauzatzeko (2022-04-08)
- Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu dute (2021-03-24)
- Elgoibarko Izarrak eta Udalak 2020rako lankidetza hitzarmena sinatu dute (2020-05-27)
- Elgoibarko Udalak 204.000 euroko laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneari (2019-04-12)
- Elgoibarko Udalak 197.000 euroko laguntza emango dio Elgoibarko Izarra elkarteari (2018-03-19)
- Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarrari (2017-04-28)
- Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarrari (2016-05-10)