Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarrari

Barren.eus 2016ko mai. 10a, 09:53

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2016ko diru-laguntza hitzarmena sinatu dute eguerdian. Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari euskara sustatzeko eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.

Elgoibarko Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteari 2016an euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko. Aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da diru-laguntza. Elkarteak 123.000 euro jasoko ditu Udaleko Euskara Batzordetik eta 60.000 Haur eta Gazteen Sustapenerako Batzordetik. Iaz 168.000 euro jaso zituen Elgoibarko Izarrak Udaletik.

Udalaren lokalak erabiltzeko hitzarmena:

Elgoibarko Udalak merkatu plazako lau lokal lagako dizkio Elgoibarko Izarrari, Atxutxiamaika proiektuko hainbat programaren ekintzak burutzeko (Bertso Eskola eta Berbazulo besteak beste). Gainera lokal horiek Elgoibarko Izarraren biltoki eta artxibo betebeharrak bilduko dituzte.

Proiektuak eta diru-laguntzak:

Hauek dira Udalak diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak. 

Euskara Batzordeak Diru-laguntza

HEDABIDEAK

  • BARREN astekaria  
  • barren.eus
  • Ahotsak egitasmoa       

60.100 €

AISIA-erabilera 

  • Familia transmisioa
  • Eskolaz kanpoko eragileak
  • Berbazulo
  • Nerabeen plan intregrala
  • Bertso-Eskola
  • Tertuliak egitasmoa      
52.500 €

BESTELAKOAK                      

  • Gabonetako bertso jaialdia
  • Santa Ageda 2016
  • Nazio mailako ekimenak
  • Udazkeneko kultur eskaintza
  • Euskararen nazioarteko eguna
10.400 €

GUZTIRA:

 

 123.000 €

(Aurrekontuaren %37,05)

 

Haur eta Gazte Sust. Batzordea
Diru-laguntza

ATXUTXIAMAIKA EGITASMOA

  • Ekintzak (41.837)
  • Formazioa (350)
  • Gastu orokorrak (3.823)
  • Pertsonal gastua (13.990)

41.837 €

350 €

3.823 €

13.990 €

GUZTIRA:

 

60.000 €

(Aurrekontuaren %35,13)

•Eskerrak, Udalari

Iñaki Konde Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko presidenteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, "eskaintzen digun laguntzarengatik". Bere esanetan, "Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko, eta, aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu".

elgoibar izarra udala hitzarmena3

 Lotura duten albisteak: