Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak sinatu dute gaur, 2020rako lankidetza hitzarmena. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen arloetako zinegotzi arduraduna eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.
• Koronabirusaren eragina
Dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko dute. Horrela, Udalaren Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko sailetik, berriz, 60.000 euro. Euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari, izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatzeko. Hala ere, sinatzaileek argi utzi dute koronabirusaren pandemiak eragindako egoeran, gerta daitekeela hitzarmenean jasotako ekintza guztiak egin ezin izatea, eta horrek eragina izango lukeela, jakina, hitzarmenean jasotako diru kopuruan ere.
∞Lotura duten albisteak: