Gipuzkoako Itzulian bigarren egin du Eneko Ortega txirrindulari elgoibartarrak

Barren.eus 2023ko eka. 27a, 09:22

Jubenilen Gipuzkoako Itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zuten atzo Seguran, eta Elgoibarko Lagun Taldeko Eneko Ortegak bigarren egin zuen etapan, zein sailkapen orokorrean. Datorren asteburuan, gainera, Espainiako Txapelketa jokatuko du Ortegak, euskal selekzioarekin, Cartagenan (Murtzia, Espainia).

Seguran jokatu zuten atzo juniorren Gipuzkoako Itzuliko azken etapa. Atzo arte laugarren postuan zegoen Ortega, liderrarengandik 22 segundora, eta bera zen faborito nagusietako bat atzorako ere. 69,2 kilometroko lasterketa izan zen atzokoa, motza baina gogorra oso, eta lasterketa handia egin zuen BESA-Laboral Kutxako txirrindulariak. Bigarren iritsi zen atzo helmugara, atzokoan ere azkarrena izan zen Hector Alvarez Lucta-Granja Rinya taldeko txirrindulariaren atzetik. 1:44:34ko denboran osatu zuen lasterketa Alvarezek eta 21 segundora helmugaratu zen Ortega, Ibai Irisarri Limo taldekoa atzetik zuela (Denbora bera eman zieten biei).

Sailkapen nagusian ere hiru horiek izan ziren onenak, eta eurek osatu zuten podiuma. Mendiko saria eta gazteenarena ere Hector Alvarezentzat izan ziren atzokoan.
Espainiako txapelketara, euskal selekzioarekin
Denboraldi handia egiten ari da Eneko Ortega aurten, eta asteburuan Espainiako Txapelketa jokatuko du, euskal selekzioarekin, Cartagenan (Murtzia, Espainia). Erlojuaren kontrakoa eta lineako lasterketa jokatuko ditu: ekainaren 29an erlojuaren kontrakoa eta uztailaren 2an lineakoa.

Hona euskal txirrindularitzaren ataria den txirrindulariak.com-ekoek eginiko Segurako probaren laburpen-bideoa: 

2023 06 26 gipuzkoa txap segura podium3ak

2023 06 26 gipuzoako txap segura podium

∞Lotura duten albisteak: