Elgoibarko eta Mendaroko antxitxikarien emaitzak 59. Behobia-Donostia lasterketan

Barren 2024ko aza. 11a, 12:48

Markel Amutxastegi (eskuinean) azken metroetan. Arg: Goiena

Antxitxikari eta zaletu askok egutegian gorriz markatuta izaten dute azaroko bigarren domeka, Behobia-Donostia herri lasterketa jokatzen den eguna. Aurten ere milaka saltakarik egin dituzte korrika Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroak.

Lasterketaren 59. ediziorako 27.722 lagun zeuden izena emanda eta 25.182 korrikalari agertu ziren irteerara. Horietatik 24.970 lasterkari iritsi ziren helmugara, eta 212 lagunek lasterketa utzi behar izan zuten. Helmugara iritsi zirenetatik 958 deskalifikatu zituzten antolatzaileek.  
Elgoibar zein Mendarotik makina bat antxitxikari joan ziren (62 elgoibartar eta 5 mendaroar zeuden izena emanda) eta 58 elgoibartarrek eta bost mendaroarrek lortu zuten proba bukatzea. Horien artetik, Mikel Agirrebeña Iturbe (01:11:40) izan zen azkarrena (beherago duzue zerrenda). 
 Aurtengoan sekula baino emakume gehiagok hartu du parte, 7.869 emakumek, hain justu ere, edo beste era batera esanda: parte hartzaileen %31,25 izan dira emakumeak; errekor berria. Elgoibartik eta Mendarotik joandakoen artean baxuagoa izan da emakumeen batazbestekoa, %16 izan dira emakumeak, 11 orotara.

Marka pertsonala ondu du Igor Elizburuk

Igor Elizburu Astigarragak esku bizikleta modalitatean hartu zuen parte eta 54:41ko denboran osatu zuen ibilbidea. Iaz hiru minutuan ondu zuen bere marka pertsonala, eta iazko denbora horri ia bi minutu jan dizkio aurten Elizburuk. Sailkapen nagusiko 9. postua eskuratu zuen elgoibartarrak. 

Lachgar eta Guarner azkarrenak

Chakib Lachgar eta Mireia Guarner izan dira 59. Behobia-Donostia lasterketako irabazleak. 2019 eta 2023ko garaipenen ostean hirugarren garaipena lortu du Lachgarrek gizonezkoetan, 1:02:18ko denbora egin du, eta atzetik izan ditu Ruben Morales (bigarren) eta Iraitz Arrospide (hirugarren). Emakumezkoetan, berriz, 01:14:04ko denbora egin du Guarnerrek, eta bigarren eta hirugarren postuetan Lorena Plano eta Maitane Melero sailkatu dira, hurrenez hurren. Roller kategorian, irabazleak Aitor Agorreta eta Berezi Martinez de la Fuente izan dira. Esku bizikleten kategorian, berriz, Ivan Manoel Montero gizonezkoetan, Leire Troitiño emakumezkoetan eta gurpil aulkietan Lauren Lebeaut izan dira irabazleak.

 Elgoibartarren sailkapena 59. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 118 MIKEL AGUIRREBEÑA ITURBE 01:11:40
  • 164 JULEN SALABERRIA ANTON 01:12:48
  • 335 MIKEL GURRUTXAGA BARRUETABEÑA 01:15:31
  • 542 JON DOMINGUEZ CID 01:18:00
  • 591 INIGO ITURBE ORTIZ DE ZARATE 01:18:22
  • 651 AITO RGOENAGA OLAZABAL 01:18:47
  • 731 ION IRAZABAL GARCIANDIA 01:19:16
  • 1.014 MIGUEL MONTES PEREZ 01:21:11
  • 1.204 MARKEL AMUTXASTEGI YARZA 01:22:21
  • 1.632 OIER IRAZABAL GARCIANDIA 01:24:27
  • 2.233 GURUTZ QUINTANO AGUIRREZABAL 01:27:19
  • 2.269 IKER HERNANDEZ ACUÑA 01:27:28
  • 2.392 ASIER IRAETA AGUIRREGOMEZCORTA 01:27:53
  • 2.622 MARTIN DOMINGUEZ LOPEZ 01:28:41
  • 2.852 IBON BELAUSTEGUI URRUTIA 01:29:21
  • 3.479 ANDONI BILBAO IRAZABALBEITIA 01:31:13
  • 3.657 JOSEBA ASTIGARRAGA IRIONDO 01:31:39
  • 3.901 MIKEL ELKORO-IRIBE BERISTAIN 01:32:18
  • 4.107 IKER ETXEBERRÍA FULGENCIO 01:32:50
  • 4.117 HARITZ ARRIBILLAGA ELIZBURU 01:32:50
  • 4.385 BEREX ORTIZ ARDANZA 01:33:28
  • 4.795 IÑIGO ADURIZ LEKUONA 01:34:29
  • 4.924 ASIER RODRIGUEZ BLANCO 01:34:47
  • 5.506 ASIER AGUIRREGOMEZCORTA UNAMUNO 01:36:06
  • 5.562 ANDER GABILONDO INTXAUSTI 01:36:14
  • 6.114 PATXI LOIOLA URAIN 01:37:21
  • 6.287 ARLENE ALCORTA MATEO 01:37:42
  • 6.563 FRANCISCO JAVIER BOO FERNANDEZ 01:38:15
  • 7.210 GORKA LUNA AZPIAZU 01:39:22
  • 7.655 ANDER MARTÍN SANCHEZ 01:40:04
  • 7.808 UNAI USATORRE JUARISTI 01:40:21
  • 8.249 AITOR ARRUABARRENA GURRUTXAGA 01:41:10
  • 9.625 OIER RUIZ OSORO 01:43:30 
  • 9.958 PILAR ARRIOLA DIEZ 01:44:06
  • 10.018 JULEN ALMENARA ALBERDI 01:44:11
  • 10.020 NORA GALLARDO GABIOLA 01:44:12
  • 10.174 MIGUEL ANGEL MONTES CRESPO 01:44:28
  • 10.631 MIKEL ASTIGARRAGA SANTOS 01:45:12
  • 10.933 JAVIER HERNANDO ALBERT 01:45:43
  • 11.234 ZIGOR BENGOETXEA ANSOLA 01:46:16
  • 11.312 ADRIAN CHARLES OÑEDERRA 01:46:22
  • 11.597 ANE ASTIGARRAGA OSORO 01:46:51
  • 11.713 MIREN LAHOZ IDARRAGA 01:47:05
  • 13.108 OIER ARRIOLA LEYARISTI 01:49:34
  • 13.116 XABIER ARRIOLA LEYARISTI 01:49:34
  • 13.665 OSCAR REY ALONSO 01:50:28
  • 14.363 OLAIA ASTIGARRAGA PRADA 01:51:50
  • 14.463 EIDER IRIONDO ANSOLA 01:51:59
  • 16.142 IRATI ELGUETA ARREITUNANDIA 01:54:59
  • 16.147 MAREN TREVIÑO AGIRREGOMEZKORTA 01:54:59
  • 16.616 OIER IRIBARREN BARRERA 01:55:56
  • 17.347 IKER GIL TORRES 01:57:21
  • 18.743 ENEKO ORIVE SANTOS 02:00:04
  • 20.783 AITOR KORTAZAR ASTIGARRAGA 02:05:56
  • 21.263 ALEXANDER BILBAO ALDEKOA-OTALORA 02:07:46
  • 21.370 SAMUEL RUIZ DE LORENZO 02:08:11
  • 23.422 BEÑAT KONDE UNTZILLA 02:23:12

Mendaroarren sailkapena 59. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 926  PATXI SALEGI MARTIJA  01:20:35
  • 1.575  MIGUEL ANGEL URKIZA ANAKABE  01:24:08
  • 8.660  JURDAN EZENARRO ARRIOLA  01:41:52
  • 12.158 BORJA RODRIGUEZ BARRERAS  01:47:55
  • 15.393 IGOR EZENARRO ARRIOLA  01:53:41

Igor Elizburuk 54 minutu eta 41 segundoan osatu zuen 20 kilometroko ibilbidea, bere marka pertsonala onduz. Arg: DV

Mikel Gurrutxaga bulebarrean zegoen helmugara iristen. Arg: Goiena.

Elgoibartarren taldea irten aurretik.

Mikel Agirrebeñak (ezk.) egin zuen denborarik onena elgoibartarren artean: 01:11:40. Arg: DV

• Elgoibartarren eta mendaroarren partaidetza urtez-urte: