29.732 lagun zeuden izena emanda aurtengo Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko, 25.753k hartu dute parte azkenean, eta 24.184 korrikalari iritsi dira Boulevardeko helmugara, horien artean 39 elgoibartar eta 9 mendaroar (37 elgoibartar eta 8 mendaroar izan ziren 2021ean)
Kataluniarrak albiste izan dira aste honetan, estreinakoz kataluniar gehiago izan baitira (6.478) gipuzkoarrak baino izena eman duten korrikalarien artean. Eta, lasterketa egunean ere zeresana ematen jarraitu dute kataluniarrek, hango antxitxikariak izan baitira azkarrenak 20 kilometroak osatzen: Nan Oliveras (1:01:29) eta Cristina Silva (1:11:32).
Gure ordezkariei dagokionez, Igor Torres Castillak egin du denbora onena gizonezkoetan. Sailkapen nagusiko 147. postua eskuratu du 01:11:17-ko denbora eginda. Emakumezkoetan Pilar Arriola Diez izan da azkarrena (01:47:07).
• Gogoa maratoian
2019an lortu zuen bere marka pertsonaletik (1:10:05) urrun gelditu den arren, Igor Torresek bazekien zaila izango zuela orain hiru urte egindako denbora ontzea. Are gehiago, Behobia-Donostia ez baita denboraldi honetan bere buruari jarri dion erronka nagusia, bi aste barru jokatuko duen Donostiako Maratoia baizik. Prestaketa guztia maratoira bideratuta daukala azaldu du. Gogoa eta burua maratoian izan arren, aitortu du bere marka pertsonala ontzera irten zela Behobian, eta hamabostgarren kilometrora ailegatu zenean hori lortzeko denboren barruan zegoela. "Denboretan nengoen, baina zaila egin zitzaidan erritmo bizi horri eustea. Luzeak egin zitzaizkidan azken kilometroak, maratoirako erritmoetara ohitu baitut gorputza entrenamenduetan. Kosta egiten da erritmo batetik besterako jauzia egitea, igarri egiten du gorputzak. horregatik zin izan nuen marka pertsonala ondu". Domekan egin zuena baino tenperatura freskoagoekin marka hobeak egiten diren arren, Torresek ez du aitzakiarik nahi, "neukan guztia eman nuen, ..eta kitto!". Gipuzoako txapelketa ere izango den Donostiako maratoia korritu eta gero, lasterketen egutegian gorriz markatuta dauka Mugertza krosa. "Polita izango litzateke Elgoibarko krosa berriro bukatzea lotzea. Maratoiaren ostean, entrenamenduak erabat aldatu, eta buru-belarri murgilduko naiz krosaren prestaketan", esan du.
Antolatzaileek, C.D. Fortuna, adierazi dutenez errekor berria ezarri da emakumezkoen parte hartze kopuruan. Lasterkarien %28,53 izan dira emakumezkoak, 7.348 guztira. Elgoibartik eta Mendarotik joandakoen artean zazpi izan dira emakumezkoak, %14,5a bakarrik.
Roller kategorian, irabazleak Alberto Aleman eta Idoia Martinez izan dira eta Asier Arriola patinatzaile mendaroarra 47. postua sailkatu da, 46 minutu eta 50 segundoko denborarekin. Hala, bederatzi minutu eta 10 segundoan ondu du iaz egin zuen denbora.
• Elgoibartarren sailkapena 57. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)
- 147. postua IGOR TORRES CASTILLA 01:11:17
- 676 GORKA CEBRIAN ARREGUI 01:18:43
- 810 ANDER RODRIGUEZ LUIS 01:19:32
- 1551 ION IRAZABAL GARCIANDIA 01:24:15
- 1726 OIER IRAZABAL GARCIANDIA 01:24:57
- 2148 MIKEL ZUBIAURRE ELORZA 01:27:07
- 2578 MARKEL AMUTXASTEGI YARZA 01:28:38
- 2794 JOSE ANTONIO RUIZ DEL REY 01:29:25
- 3045 MARTIN DOMINGUEZ LOPEZ 01:30:14
- 3048 JON DOMINGUEZ CID 01:30:15
- 4963 ASIER CORDON BLAZQUEZ 01:35:54
- 5396 GURUTZ QUINTANO AGUIRREZABAL 01:36:59
- 6131 ÁNGEL EGUREN BELAUSTEGI 01:38:36
- 6714 DENIS SAIZ SABORIDO 01:39:44
- 7339 ANDER MARTÍN SANCHEZ 01:40:57
- 7677 AITOR ARRUABARRENA GURRUTXAGA 01:41:38
- 7744 JON ROMAR IRIARTE 01:41:45
- 7965 SERGIO MARTINEZ ROMAN 01:42:18
- 8291 UNAI USATORRE JUARISTI 01:42:58
- 10570 PILAR ARRIOLA DIEZ 01:47:07
- 10572 ASIER ARENAL BILBAO 01:47:07
- 11575 ASIER MURUA JUARISTI 01:48:55
- 12059 JAVIER HERNANDO ALBERT 01:49:48
- 13272 AMAIA JAUREGI BARRUTIA 01:52:02
- 13273 AINHOA ADURIZ GARCIA 01:52:02
- 13728 IKER PANIZO DIEGO 01:52:49
- 14255 ENEKO ARRIZABALAGA GARATE 01:53:47
- 14290 GOTZON GURRUCHAGA BENGOECHEA 01:53:51
- 14541 EIDER IRIONDO ANSOLA 01:54:17
- 15284 BEÑAT KONDE UNTZILLA 01:55:38
- 16189 PATXI LOIOLA URAIN 01:57:24
- 16190 MIREN LAHOZ IDARRAGA 01:57:24
- 17221 MIGUEL ANGELMONTES CRESPO 01:59:15
- 17482 ARIANA NOGALES BABARRO 01:59:48
- 17484 IÑIGO SABANDO LOYOLA 01:59:48
- 17571 ALEXANDER BILBAO ALDEKOA-OTALORA 01:59:59
- 17740 SAMUEL RUIZ DE LORENZO 02:00:25
- 20332 JOSE JESUS ALZAGA ANSOLA 02:07:21
- 21827 EIDER TELLETXEA AGIRRE 02:12:50
• Mendaroarren sailkapena 57. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)
- 1188 MIGUEL ANGEL URKIZA ANAKABE 01:22:15
- 1342 PATXI SALEGI MARTIJA 01:23:11
- 1638 DAVID GARCIA FERNANDEZ 01:24:36
- 3156 ISRAEL SOTO CALDERON 01:30:36
- 3774 BORJA RODRIGUEZ BARRERAS 01:32:38
- 6636 IGOR EZENARRO ARRIOLA 01:39:37
- 17939 MANUEL AGEA COCERA 02:00:54
- 19275 AITZOL URAIN EPELDE 02:04:16
- 24065 IMANOL ESNAOLA ALBA 02:38:30
• Elgoibartarren eta mendaroarren partaidetza urtez-urte:
- 2022: 38 elgoibartar eta 9 mendaroar
- 2021: 37 elgoibartar eta 8 mendaroar
- 2020: *Bertan behera pandemiagatik
- 2019: 62 elgoibartar eta 14 mendaroar
- 2018: 56 elgoibartar eta 15 mendaroar
- 2017: 56 elgoibartar eta 18 mendaroar
- 2016: 70 elgoibartar eta 17 mendaroar
- 2015: 70 elgoibartar eta 21 mendaroar
- 2014: 84 elgoibartar eta 23 mendaroar
- 2013: 73 elgoibartar eta 24 mendaroar
- 2012: 79 elgoibartar eta 21 mendaroar
- 2011: 84 elgoibartar eta 21 mendaroar
- 2010: 74 elgoibartar eta 13 mendaroar
- 2009: 95 elgoibartar eta 7 mendaroar
- 2008: 100 elgoibartar eta 11 mendaroar
- 2007: 101 elgoibartar eta 8 mendaroar
- 2006: 101 elgoibartar eta 7 mendaroar
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko eta Mendaroko 50 bat korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa, eta Maite Maiorak bosgarren egin du emakumezkoen sailkapen nagusian (2021-11-14)
- Antxitxikari elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak 55. Behobia-Donostia euritsuan (2019-11-10)
- Juan Mugertza, Behobia Donostiako aurreneko irabazlea (2019-11-07)
- Elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak Behobia-Donostia proban (2018-11-11)
- Juan Mugertzaren argitaratu gabeko argazkiarekin osatu dute 75. Mugertza kroseko kartela (2017-12-11)