Jai-giroko indarkeria matxistaren inguruko hitzaldiarekin hasi zuten Mendaroko Gaztetxekoek udako egitaraua, ekainean. Itaiak-ekoek eman zuen hitzaldi hura, Emakumeen Antolakunde Sozialistakoek, eta gerora kontzertu bat eta antzeki tailer bat ere izan dira Mendaron, Gazte Asanbladak antolatuta. Joan zen asterako, berriz, Iago magoaren ikuskizuna zuten iragarria, baina azken momentuan atzeratu beharra zutela zabaldu zuten, magoaren beraren arrazoi pertsonalengatik. Datorren asterako, berriz, dantza ikastaroa eta bertso-saioa iragarri dituzte. Astelehenean, uztailaren 14an, Plaza dantza ikastaroa emango dute Gaztetxean, 19:30ean hasita, eta gaur zortzirako, uztailaren 18rako (barikua), Bertsotan Gixez bertso-trama iragarri dute. Herriko Enparantzan izango da bertso-saioa, 20:30ean hasita. Lau bertsolari arituko dira kantuan: Aitor Zubikarain, Bittor Altube, Libe Goenaga eta Txaber Altube. Iaz, Gaztetxean egin zuten bertso-tramakoa da azaleko argazkia.
Uztailaren 23an amaituko dute udako egitaraua, egun horretan jokatuko dtiuzten frontenis txapelketako finalekin. Hiru final izango dira, eta 18:30ean hasiko da lehenengo partida.