Kontzertu akustikoa eman du Berun taldeak Mendaron

Barren 2025ko uzt. 1a, 11:15

Ekaina-uztailerako egitarau betea antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak, eta indarkeria matxistari buruzko hitzaldi batekin, eta Berun taldeak eman zuen kontzertu akustikoarekin hasi dituzte prestatutako ekitaldiak.

Hasteko, "Indarkeria matxista jai giroan" izeneko hitzaldia eman zuten ekainaren 22an Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistakoek, Gaztetxean. Joan den domekan, berriz, kontzertu akustikoa eman zuen Berun taldeak, Gaztetxe pareko aparkalekuan.