Indarkeria matxistari buruzko hitzaldia eta Berun taldearen kontzertua, Mendaron

Barren 2025ko eka. 19a, 12:43

Horma irudia margotzen Mendaroko pilotalekuan, iazko azaroan (Mendaroko Gazte Asanbla)

Ekaina-uztailerako egitarau betea antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak.

Hasteko, ekainean, bi ekintza programatu dituzte. Ekainaren 22rako Indarkeria matxista jai giroan hitzaldia emango dute Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistakoek, Gaztetxean, 18:00etan hasita.

Eta ekainaren 29rako, Berun taldearen kontzertu akustikoa iragarri dute. Gaztetxean izango da kontzertua, 19:00etan.

Uztailerako, berriz, antzerki tailerra, mago ikuskizuna, dantza ikastaroa, eta bertso trama antolatu dituzte, hasi duten frontenis txapelketako finalaz gain.