'Irabazi arte!' telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia Mendaron

Barren 2025ko ots. 14a, 13:20

Futbolari gazteen euskarazko fikzio arrakastatsuak, 'Irabazi arte!' telesailak, 4. denboraldiari ekingo dio otsailean. Hil bukaeran emitituko da telebistan, baina aldez aurretik Euskal Herriko hainbat txokotan eskainiko dute primizian; tartean, Mendaron.

EITBk otsailaren 21ean estreinatuko du Irabazi arte! telesailaren denboraldi berria, baina UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin) duen akordioa dela-eta, Go!azen-ekin egin bezala, lehen atala aste bat lehenago ikusteko aukera emango diee mendaroarrei.

Domekan, hilaren 16an, emango dute Mendaroko udaletxeko sarreran, 17:00etan. 

Aurreko atalak galdu dituztenek sarean dauzkate ikusgai orain arte emititu diren hiru denboraldiak, EITBren Nahieran plataforman. Ikusteko egin klik hemen.

Iaz, telesaileko aktoreetako bat den Sua Enparantza Mendarora etorri zen, In Leilke kultur elkarteak gonbidatuta, herriko haur eta nerabeei erreferente euskaldunak gerturatzeko programaren baitan.