Dantzaria eta aktorea da Sua Enparantza, eta dantzari eta aktore gisa bildutako esperientziak bidea eman dio Gure Zirkua proiektuan aritzeko ere. Eta hain justu ere, gai horiexen inguruan harilkatu zuen bere diskurtsoa barikuan, Ainara Argoitia kazetariak egindako galderei erantzunez. 5 urte zituela hasi zen Sua Enparantza euskal dantzak ikasten, Oinkari dantza taldean aritu da, dantza estilo ezberdinak probatu ditu, euskal dantzetatik hasi eta urbanoetara artekoak, eta gaur egun, Kukai konpainiarekin dihardu. Gitarra ere jotzen du umetatik, eta neba gazteagoetako batekin kantuak ere sortu izan ditu. Telebistan, berriz, Irabazi arte izan da bere estreinako lana. Ordura arte gizonezkoena zen Learo klubean nesken futbol taldea sortzeko borroka lideratu du berte pertsonaiak, Arenek, eta dantzan ikusitakotik eta fizkioan antzeztutakotik genero-rolez ere aritu zen barikuan Mendaron. Genero-rolez, aktoreak bizi duten urduritasunaz eta audientziaren presioaz, taldean lan egitearen onaz, babesaz, eta elkar zaintzeaz, sormenaren garrantziaz, euskarazko ekoizpenaz eta beste hamaika kontuz aritu zitzaien Sua Enparantza Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoa goraino bete zuten haur, nerabe eta gurasoei, beti ere azpimarra eginez euskaratik eta euskaraz aritzeak eman dion poz eta indarrean.
BARRENek eginiko galdera sorta erantzuteko astia ere hartu zuen Enparantzak (goiko bideoan).