Kilimon trail lasterketarako izen ematea, ia beteta

Barren 2025ko ots. 12a, 17:39

Iazko Kilimon Trail lasterketako irudia. Josu Juaristi.

Urtarrilaren 14an zabaldu zuten 13. Kilimon Trail mendi lasterketan izena emateko epea, eta berehala bete ziren lasterketa motzerako jarri zituzten 150 plazak. 

Hori dela-eta, beste 50 dortsal ateratzea erabaki zuten antolatzaileek, eta oraindik ez dituzte denak banatu. 23 kilometroko lasterketa luzerako, berriz, 250 lagunetan zuten jarria partaideen muga, eta kopuru horretara iritsita, itxaron zerrenda zabaldu dute antolatzaileek, Mendaroko Txirrindulari Elkarteak eta Lizarpe Mendi Klubak. Aurten Euskal Herriko Kopa proba izango da Kilimon Trail lasterketa. Apirilaren 5ean jokatuko dira bi lasterketak, arratsaldez. 16:00etan abiatuko dira lasterketa motzekoak eta bost minutu geroago luzekoak, eta antolatzaileek aurreratu dute ibilbidean ez dela aparteko aldaketarik izango. Iazkoan Gontzal Murgoitio elorrioarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra gailendu ziren

Interesdunek www.kronoak.com helbidean sartuta eman beharko dute izena.

 

Lotura duten albisteak: