San Agustin aretoan eta Gartzianeko aparkalekuan altxatu zuten karpan izan ziren bost kontzertuak, euria egingo zuela iragarria zegoelako, baina ateri eutsi zion bost emanaldiak bukatu bitartean. Gainerakoan, beren esku zegoen guztia mimoz zaindu zuten antolatzaileek, eta gozatu zuten denek, publikoak zein musikariek eurek, sare sozialetan batzuek eta besteek zabaldu dutenaren arabera. Head Holes taldeak hasi zuen jaialdia eta Belakok itxi, behintzat karteletan iragarria zutenera artekoa, baina jarraitu zuen jaiak, etxeko DJak aritu baitziren ondoren musika jartzen.
Argazkiak: Alessandra Schmidt, Juxe Areta-Goñi "Juxe" eta BARREN.
Lotura duten albisteak: