Mendaroko bertso eskolako ikasleak Gararock jaialdian kantuan

Barren 2024ko ira. 27a, 15:48

Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemuga ospatzen ari dira Mendaron, eta urteurrenari keinua egin diote aurten Gararock jaialdian, bertso eskolakoak kantura gonbidatuta.

Mendaroko bertso eskolako hamabi ikaslek parte hartu zuten saioan, eta taldeka aritu ziren kantuan, euskal musikagintzan erreferente izan diren zenbait talderen doinuak hartuta. Txirristaka zena aurkeztu, urteurrenari aipamena egin, herrietako jaialdien ezaugarriak zerrendatu eta antolatzaileek kantuan egiteko aukera eskertu, talde gonbidatuak aurkeztu eta datorren urtean Mendarora itzultzeko eskatu zieten bertsotan ikusleei, eta txalo zaparrada handia jaso zuten bueltan.

Argazkiak: J.A. Areta Goñi 'Juxe'.