Istripu larria gertatu zen astelehen arratsaldean Azkarate gainean. Trailer batek eta lau autok (Mercedes Benz 300 bat, Kia Ceed bat, Peugeot 307 bat eta Citroen Xsara Picasso) izan zuten istripuaren ondorioz, hiru lagun hil egin ziren eta beste bost zaurituta daude, horietako bat, larri.
Hildakoetako bat da Iker Amutxastegi Elgoibarko bizilaguna. Peugeot 307 autoan zihoan. Nazionalitate errumaniarreko bi gizonezko dira hildako beste bi biktimak. Citroen Xsara Picasso autoan zihoazen. Ibilgailu horretan zihoan 20 urteko gizon bat ere; larri zauritutako pertsona hain justu ere. Donostia Ospitalera eraman zuten.
Zaurituei dagokionez, 70 eta 68 urteko senar-emazteak (Mercedes autokoak) eta Kia Ceed autoan zihoazen autoeskolako gidaria, 58 urtekoa, eta ikaslea, 22 urteko emakumea dira.
• Errepidea itxita goizaldera arte
Azkoitia eta Elgoibar arteko errepidea itxita egon da goizaldeko 03:00ak ingurura arte.