17:00ak aldera gertatu da istripua GI-2634 errepidean, Azkarateko tunelaren barruan. Istripuaren ondorioz lekuan bertan hil egin da autoetako bat gidatzen zuen emakumea, 23 urtekoa. Madrildarra izatez, baina Elgoibarko bizilaguna azken bi urteetan. Bertaratu den medikuak heriotza egiaztatu du. Horrez gain, beste bi pertsona Mendaroko eta Donostiako ospitaletara eraman dituzte, zauri larriekin. Istripuaren ondorioz erabat itxi dute errepidea, eta hala egon da lau bat orduan, 21:00ak inguruan erreidea berriro zabaldu duten arte.
Orain dela hilabete, azaroaren 15ean, beste gidari bat hil zen Azkarateko tunelean hiru autoren artean gertatutako istripuan. 33 urteko Zaragozako bizilagunak galdu zuen bizia istripuan, eta beste lau zauritu izan ziren, horietako bat hildakoaren aita, egoera oso larrian ospitaleratu zutena.
Urte hasieratik 29 pertsonek galdu dute bizia Gipuzkoako errepideetan gertatutako istrpuetan. Azken urteetako kopuru handiena da, 2017an bakarrik gainditu baiziren 20 hildakoen langa urtebetean, 22 izan ziren orduan.