Erdi aroko azoka egin dute Kalegoen plazan

Barren 2024ko abe. 5a, 18:24

Joan den asteburua bete-betea izan genuen Elgoibarren. Hileroko azken zapatuko azokari, Erdi Aroko beste bat batu zitzaion, eta Kalegoen plaza eta Kalebarren ingurua postuz bete ziren. 

Artaldekoak Aita Agirreko arkupeetan egon ziren, talo tailerra egin zuten Kalebarrenen eta Morkaikok txosna jarri zuen. Kalegoen plazan akrobaziak, musika, ipuin kontalariak eta mota guztietako salgaiak jarri zituzten. Eguraldiak ere lagundu zuen eta kalegiroa nagusitu zen asteburuan zehar.

*Bideoen egilea: Pedro Carrasco Cabrero.