EME taldeko kide Maialen Arriolak egindako galderak erantzun zituen Salvadorrek, eta laupabost abesti ere jo zituen musika eskolako auditoriumean egin zuten saioan. Han dagoen pianoa ikusi zuenean, pianoa jotzeko gogoa sartu zitzaion, eta pianoaz lagunduta abestu zuen kanta bat, aurreikusita ez bazuen ere. Kantetako bat, Basan (Zainak Eman, 2024) izenekoa, entzun dezakezue bideoan.
Musikariz osatutako familia bateko kidea izanik, Salvador txikitatik hasi zen musikaren munduan barneratzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Musikan trebatzen jarraitu zuen gero, eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituen. Skakeitan taldera batu zen gero, hogei urte zituenean. Teklatua jotzen zuen eta lau urte egin zituen taldean. Skakeitan taldearekin hainbat musika jaialdi handi ezagutzeko aukera eduki zuen, eta 2028an bere bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen.
EMEkoek aurrez ere egin izan dituzte era honetako elkarrizketa musikatuak, Liher taldeko abeslari Lide Hernandori, Anariri, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabeli, edo Gorka Urbizuri, besteak beste.
*Irudiak: Imanol Larrañaga eta Aitor Lauzirika.