Gorka Urbizu gertutik ezagutzeko aukera izan dute musikazale elgoibartarrek

Barren 2025ko ira. 26a, 12:47

EME Elgoibarko Musikarien Elkarteak antolatuta, Gorka Urbizu izan zen atzo Elgoibarren, baina ohiko kontzertu formatuan barik, elkarrizketa musikatua egin zioten. Iban Urizar emekideak egin zion elkarrizketa. 

Musika Eskolako auditoriumean zuten zita atzo iluntzean elgoibartarrek Gorka Urbizu musikariarekin. Berri Txarrak taldeko abeslari ohia, bakarka ari da orain, eta herritarrek musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan zuten zuten atzo. Ia bi orduz jardun zuen musikari nafarrak Iban Urizarren galderak erantzuten. Bere musika ibilbideari buruzko pasarteak kontatu zituen, eta baita anekdota intimoagoak ere.

Elkarrizketan zehar lau kantu abestu zituen: Berri Txarrak taldearen Oreka eta bere azken diskoko Besterik ez eta Etxe bat. Esklusiban eskaini zuen baita ere oraindik grabatu gabeko kantu bat, agian etorkizunean diskoren batean sartuko dena. 

EMEkoek aurrez ere egin izan dituzte era honetako elkarrizketa musikatuak, Liher taldeko abeslari Lide HernandoriAnariri edo Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabeli, besteak beste.

Bideoa: EME/Instagram